martes, 17 de diciembre de 2013

Paradisuko hegaztiak

Zortzi urtetan, Ed Scholesen zientzilariak eta National Geographic-eko Tim Laman erreportari grafikoak gidaturiko taldeak 18 espedizio burutu ditu Ginea Berritik Australiaraino. Abentura honetan, Ozeania guztian zehar sakabanaturik dauden paradisuko hegaztien familiako 39 espezieak antzematea lortu dute lehen aldiz.

Dieta kousmine

Borja, Ane, Nerea eta Yaelek egindako prezi aurkezpena polita duzue hemen

jueves, 12 de diciembre de 2013

Plitvice, aintziren mundua

Urak beste inon ez bezalako esmeralda-kolorea hartzen du Plitviceko Parke Nazionalean, Kroaziako Lika eskualdean. Aintzirak, ur-jauziak eta iturburuak tartekatzen dira, ikuskizun ezin ederragoa eskaintzeko. Parkeak 30.000 hektareako azalera du; haietatik 22.000 basoa dira, eta gainerako 8.000 hektareak ura. Altuera desberdinetan dauden 16 aintzira, ur-jauzien bidez lotuta. Guztira, 92 ur-jauzi. Urak trabertinoan zulatutako presa naturalak dira aintzirak. Trabertinoa kareharri-mota berezi bat da, leun-leuna. Kareharri-mota hori ur karstikoetan sortzen da, mikroorganismoen, algen eta goroldioaren eraginez urak disolbatuta duen karea pilatzen denean. Zurezko bidezidorrei esker, bisitariek ur-jauzietara hurbiltzeko aukera dute. Bide horiek, gainera, aintziren lehengaia babesteko balio dute, trabertinoa erraz hondatzen baita zapalduz gero. Jende gehiena udan joaten da Plitvicera, urtarorik lehorrenean. Hala ere, beti aurkitzen dute ura, aintzirak inguratzen dituzten mendietan urtze-aldia motela baina etenik gabekoa delako. Baina toki hau ikusgarria da neguan ere. Gehienetan, elurrak inguru osoa estaltzen du, eta ur-jauzi txikienak izoztu egiten dira.

Lurreko izotz guztia urtuko balitz...

Horrela ikusiko litzake Lurra planeta izotz guztia urtuko balitz...

miércoles, 11 de diciembre de 2013

Marie Curie - Ikasleen aurkezpen bat

Hementxe duzue ikasleek Marie Curieri buruz egindako aurkezpen orijinal hau, ea gogokoa duzen!

Las Medulas

LAS MEDULAS IZENEKO PARAJEA,Leon probintziaren hegoaldean,Erromako inperioaren urre-meategirik handiena izan zen. Horri zor dio inguruak duen itxura berezia.

Arizonako olatua

Arizonako iparraldean, desertuaren erdian, Coyote Buttes izeneko hareharrizko muinoen artean dago The Wave edo "olatua" deitzen zaion leku ikusgarri hau. U-itxurako bi sakonune dira, 36 m luze eta 19 m zabal bata, eta 16 m luze eta 2 m zabal bestea; euri-urak eta haizeak hareharri marradunean higatutako bihurgune leun eta koloretsuak. Hareazko olatu ezinezkoak.

Desertuko ur fosilaren berdea

Saudi Arabiako Wadi As-Sirhan arroa berdetu eta berdetu ari da azken 25 urteotan. Irudi hauek satelite bidez hartutako kolore faltsuko irudiak dira, infragorrian hartutakoak. Berdez ikusten dena landaredia da. Desertuaren erdian ugaritzen ari diren zirkulu berdeak nekazaritza-lurrak dira, kilometroko diametroa duten soroak; ureztatze-sistemagatik dute itxura hori. Eta ura lurpetik dator. Ur 'fosila' da, azken glaziazioan bete ziren lurpeko akuiferoetan dagoena. 20.000 urte beranduago, arabiarrak ur hori ateratzen ari dira, kilometrora irits daitekeen sakoneratik. Inork ez daki zenbat ur dagoen, baina hidrologoek kalkulatu dute 50 bat urtez izango dela errentagarri ur hori punpatzea.

Bryce Canyon

Izotzak, urak eta haizeak milioika urtetan zizelkatutako tximiniaz josita dago Bryce Canyon. Harkaitz horien formak eta kolore gorri, laranja eta zuriek paisaia ikusgarria osatzen dute. Estatu Batuetan, Utah-ren hegomendebaldean dago, 2.000 metrotik gorako altueran. Bryce Canyon ez da ibai batek eragindako higaduraz sortu, eta, beraz, izen hori duen arren, izatez ez da arroila bat. Aitzitik, 30 bat kilometroan hedatzen diren hainbat anfiteatro natural dira. Eta hoodoo izeneko tximinia itxurako egitura geologikoak dira bertako ezaugarri nabarmenena; luzeenak 60 metrokoak dira. Anfiteatro handiena Bryce anfiteatroa da (argazkietan): 19 km luze, 5 km zabal eta 240 metro sakon da. "Behi bat galtzeko lekurik txarrena" zela zioen Ebenezer Bryce arotzak. Bryce anfiteatroaren oinean jarri ziren bizitzen bera eta emaztea XIX. mendearen bukaeran, eta ordutik dauka lekuak haren izena.

miércoles, 4 de diciembre de 2013

Basabizitzak

"Erraldoi ezti hauek modu ia fantasmagorikoan" erretratatu nahi zituen, elefanteei argazkiak ateratzen urteak daramatzan Greg du Toit argazkilariak. Lurperatutako merkantzia-edukiontzi batean ezkutatuta, nahi zuen argazkia ateratzeko prestatu zituen parametro guztiak. Eta azken unean, ustekabean, elefante-kumea pasa zen aurretik. Zortea lagun, bikain lortu zuen nahi zuena, eta, orain, basabizitzaren urteko argazki onena izendatu dute Natural History Museum-ek eta BBC Worldwide-k antolatzen duten Wildlife Photographer of the Year lehiaketaentzutetsuan.
Urtero bezala, beste hamaika argazki zoragarri ere ekarri dizkigu lehiaketak. Gure aukeraketa duzue hurrengo orrietan.


Yosemite...zuhaitz erraldoiak

Granitozko haitz izugarriak, ur-jauzi amaigabeak eta sekuoia erraldoien basoak. Yosemite parkea Kaliforniako ekialdean dago, eta Sierra Nevada mendilerroaren 3.000 kilometro karratu inguru hartzen ditu. Garai batean Miwok herriaren bizileku izan zen eremu hau, eta munduan Parke Nazional izendatutako lehenengoa da. Yosemiteko mendiak eta haranak duela hamar milioi urte sortu ziren, lurrazalaren tolestura baten ondorioz. Baina mendietako glaziarrak izan dira Yosemiteko amildegien azken modelatzaileak; errekek eragindako V-itxurako ibarrak U-formako arroil sakon bilakatu dituzte, izan ere. Orain, 1.200 metrorainoko horma bertikal hauek erronka dira mundu osoko eskalatzaileentzat; erronka zaila. Parke osoan 1.400 landare-espezie aurki daitezke. Haien artean sekuoia erraldoia da ospetsuena. Haiek dira munduko landarerik handienak: 85 metroko altuera eta 7 metroko diametroa izatera irits daitezke. Udaberria iristean, mendi-gailurretan urtutako elurrak ur gardenez betetzen ditu parkeko aintzirak eta errekak. Eta orduan erakusten du bere edertasun osoa Ipar Amerikako ur-jauzirik altuenak. Yosemiten urak lanean jarraitzen du etenik gabe, etorkizuneko paisaia tantaz tanta zizelkatzen.

Zero Zabor tailerrak 5. eta 6 .LHko ikasleekin...

Hondarribiko San Jose Ikastetxeko ikasleek hondakinen gaia landuko dute urtarrilan tailer batzuen bidez. Aranzadi Zientzia Elkarteko kideek dinamizatuko dituzte tailerrak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, Kristau Eskolak eta Ikastolen Elkarteak sinaturiko Zero Zabor Eskolak hitzarmenaren baitan kokatzen dira. Bi tailer egingo dituzte , Zero zabor hamaiketakoa eta konpost tailerra. Aranzaditik azaldu dutenez, lehenengoan hondakinen kudeaketa landuko dute: “Prebentziorako gako diren 3 ‘B’-ak landuko dira: Beheratu, Berrerabili eta Birziklatu. Horren ondoren, laugarren ‘B’ bat egingo dute: euren ohiturak Birpentsatu, eguneroko bizitzan hondakin gutxiago nola sor dezaketen proposatuz”. Bigarren tailerrari Hor-Konpost jarri diote goiburu bezala eta konposta egoki egiten ikasiko dutela azaldu dute Aranzaditik: “konpostari buruzko monografikoa da. Bertan, materia organikoa zer den, konpostagailura zer bota eta konpost egokia lortzeko berau nola zaindu ikasteaz gain, eskolan konposta egiteko aukera emango zaie”. Aranzadik prestaturiko tailerretan metodologia aktiboak eta parte-hartzaileak baliatuko dituzte, “ikaslearengan fokatuak eta konpetentzietan oinarrituak, elkartasuna, lankidetza, pentsamendu kritikoa, ekintzailetasuna eta konpromisoa landuz

Zirkulu mortuak Namibian - Anillos de hadas en Namibia

Angolako hegoaldetik hasi eta, Namibia osoa zeharkatuz, Hego Afrikaraino hedatzen dira; 2.400 km luze eta 160 km zabal den eremuan, desertuaren erdian. 2-12 metroko diametroa duten belarrez inguratutako zirkulu mortuak dira. Sortu, hazi eta desagertu egiten dira, 30-60 urteko ziklotan.

Tapoi bilketa...Enaitz lagundu...Recogida de tapones solidarios

Aurten eskolan biltzen ditugun tapoiak Berako Enaitz izena duen ikasle baten alde joango dira...hona hemen kanpaina horren hainbat informazio eta datu... http://www.enaitzlagundu.org/eu orritik ateratakoak:

Tapoi bilketa

Tapoi bilketarako ideia, aspalditik genuen buruan bueltaka, baina Labiaga Ikastolakoek (Enaitz joaten den ikastola) bultzaldia eman eta azkenik proiektu honekin martxan hastea erabaki genuen. Egia erran, Enaitzek duen gaixotasunak gastu aunitz ditu: Fisioak, Terapiak, Aparatu ortopedikoak… Hori dela eta, proiektu honek diru extra txiki bat aportatzeko balio digu eta behintzat, gastu guzti hauek nahiz eta oso gutxi, zerbait murrizteko balio digu.

 Zertarako biltzen dira?

Tapoien ezaugarriak

Tapoi baliogarriak dituzten produktuen zerrenda


martes, 3 de diciembre de 2013

Konposta...Hondakin ongarri!!

Zenbat janari alferrik galtzen dugu Europan?

Euskal Herriko estatistikarik ez den arren, Irlandan bai daukate kuantifikatua: erositako jaki guztien herena doa zakarretara. Kalkulu horretatik at geratzen dira baserrietan ekoiztu bai baina eroslearen eskuetara iritsiko ez diren janariak, itsusiak izateagatik baztertuak, ekoiztutako guztien erdia. Etxeetara iritsita zakarrontzira doazen jakien xahuketaz bideoa egin dute Monaghan, Cork eta Galwayko konderriek.


Bizkar hezurra...La columna vertebral

Curioso e interesante. Mueve el ratón sobre cualquiera de las 24 vértebras de la columna vertebral humana. Muévelo lentamente, no te pierdas ninguna. Es una demostración fascinante de cómo nuestra columna vertebral afecta a nuestro cuerpo entero. Mueve el ratón sobre huesos de la espalda y verás las partes del cuerpo que se ven afectadas.
¡¡¡EXCELENTE INFORMACIÓN!!!.
 LA COLUMNA VERTEBRAL está dañada en un 80 % de los adultos.

Pincha aquí

viernes, 22 de noviembre de 2013

"Zure janaria ez da zabor bat" bideo lehiaketa

"Zure janaria ez da hondakin bat" bideo lehiaketa Hamabi eta hamazortzi urte bitarte badituzue eta sortzen ditugu hondakinen bolumena nola murriztu baldin badakizue, bidali zuen proposamenak. Zuen iritzia jakin nahi genuke, eta, horretarako, bideo baten bitartzea bidaltzea eskatuko genizueke. Berdin du nola egiten duzuen: mugikorrarekin, bideokamerarekin, kamera digitalarekin...garrantzitsuena parte hartzea da, eta zuen ideiak Hondakinak Prebenitzeko Europako Asteko zati bilakatzea Euskadin. Ekimen horrek gizartea sentsibilizatzea du helburu, sortzen ditugun elikadura-hondakin handien inguruan. Hiri Hondakinen EAEko Koordinazio Organoak (HHKO) antolatu du lehiaketa, eta proposatzen dituzuen bideoei ahalik eta oihartzun handiena emateko konpromisoa hartzen dugu. Horretarako, zuen lankidetza beharko genuke. Lehen aukeraketa gainditutako bideo guztiak Hondakinak Prebenitzeko Europako Astearen Facebook orrian ipiniko ditugu, eta Atsegin du gehien jasotzen duen taldearen bideoak saria eskuratuko du: zetazeoak ikuteko bidaia bat itsasontziz, Euskadiko Biodibertsitate Zentrutik abituta (Busturiatik). Horrez gain, beste sari batzuk ere izango dituzue, iPad miniak, esaterako. Parte hartzeko interesa baduzue, deskarga itzazue lehiaketaren oinarriak. Edozer zalantza duzuela, ipini harremanetan comunicacion@ihobe.neten eta atsegin handiz lagunduko dizuegu. Animatu eta parte hartu! zain izango gaituzue!!

miércoles, 2 de octubre de 2013

Elikadura 4

Elikadura 3

Elikadura 2

Elikadura 1

Elikadura - Alimentación

Lurraren mugimenduak , animazioaren bidez - Animación acerca de los movimientos de la Tierra

Lurraren mugimenduak , animazioaren bidez - Animación acerca de los movimientos de la Tierra

Lurraren mugimenduak - Los movimientos de la Tierra

Lurraren mugimenduak - Los movimientos de la Tierra

Lurraren ezaugarriak - Características de la Tierra

Hemen bideotxo interesgarri bat Lurrari buruz - Un pequeño vídeo sobre la Tierra

martes, 1 de octubre de 2013

lunes, 30 de septiembre de 2013

Galapago uharteak Street Viewn - Las Islas Galápagos en Street View

Ezagutzen duzu Street View? Eta Galapago Uharteak? Ba orain auekra paregabea duzu ezagutzeko... klikatu hemen... ¿Conoces Street View? ¿Conoces Las Islas Galápagos? clika aquí y conócelas...

martes, 24 de septiembre de 2013

Zelula eta ehunak - Célula y tejidos

Zelula eta ehunak - Célula y tejidos

Zelula - La célula

Hemen duzue zelulari buruzko aurkezpen bat... Aquí teneis una presentación acerca de la célula...

Mugikorren birziklapena Afrikako Ekosistemen alde - Campaña de recogida de móviles a favor de los ecosistemas de Africa

Movilízate por la selva 56.000.000 de líneas de teléfonos móviles En España existen hoy día aproximadamente 56.000.000 de líneas de teléfonos móviles, para poco más de 47.000.000 de habitantes, de los que habría que restar los niños pequeños que no poseen móvil. A este impresionante número de terminales deben agregarse aquellos móviles más antiguos que son reemplazados y que los ciudadanos guardan o tiran a la basura, siendo la tasa de reciclaje menor al 5%. Si multiplicamos estos números para los países del llamado “mundo desarrollado”, las cifras son escalofriantes. Explotación de minerales en la República Democrática del Congo Al mismo tiempo, la explotación del coltán y la casiterita, valiosos minerales que hacen posible la tecnología de nuestros móviles, ordenadores y consolas, está en el centro de los conflictos bélicos que producen millones de víctimas y refugiados en la República Democrática del Congo. La minería ilegal explota mano de obra infantil o semiesclavizada, destruyendo además los hábitats de muchas especies como los chimpancés y gorilas, en grave peligro debido a la caza furtiva y la deforestación. ¿Quieres saber cómo puedes ayudar tú a disminuir esa demanda, reciclar y generar recursos para proteger esos ecosistemas? Enviando gratuitamente móviles en desuso, entre tod@s podemos marcar una gran diferencia. ¡Y además podrás ganar apadrinamientos de chimpancés por un año!

lunes, 17 de junio de 2013

HAMARTARREKIN BATUKETA-KENKETA

Laukiak identifikatzen

Zein gorputz geometrikoa da?

Karratuak zenbatuz azalera kalkulatu

Triangeluen sailkapena

Euskal Herriko mendiak kokatu!

Energia sortzeko iturri ezberdinak aztertzeko aktibitate polita...

lunes, 8 de abril de 2013

Begira zein zuhaitz polita jarri dugun aurten berrerabilitako materialarekin egindako bolak sortuz apaintzeko...