viernes, 22 de noviembre de 2013

"Zure janaria ez da zabor bat" bideo lehiaketa

"Zure janaria ez da hondakin bat" bideo lehiaketa Hamabi eta hamazortzi urte bitarte badituzue eta sortzen ditugu hondakinen bolumena nola murriztu baldin badakizue, bidali zuen proposamenak. Zuen iritzia jakin nahi genuke, eta, horretarako, bideo baten bitartzea bidaltzea eskatuko genizueke. Berdin du nola egiten duzuen: mugikorrarekin, bideokamerarekin, kamera digitalarekin...garrantzitsuena parte hartzea da, eta zuen ideiak Hondakinak Prebenitzeko Europako Asteko zati bilakatzea Euskadin. Ekimen horrek gizartea sentsibilizatzea du helburu, sortzen ditugun elikadura-hondakin handien inguruan. Hiri Hondakinen EAEko Koordinazio Organoak (HHKO) antolatu du lehiaketa, eta proposatzen dituzuen bideoei ahalik eta oihartzun handiena emateko konpromisoa hartzen dugu. Horretarako, zuen lankidetza beharko genuke. Lehen aukeraketa gainditutako bideo guztiak Hondakinak Prebenitzeko Europako Astearen Facebook orrian ipiniko ditugu, eta Atsegin du gehien jasotzen duen taldearen bideoak saria eskuratuko du: zetazeoak ikuteko bidaia bat itsasontziz, Euskadiko Biodibertsitate Zentrutik abituta (Busturiatik). Horrez gain, beste sari batzuk ere izango dituzue, iPad miniak, esaterako. Parte hartzeko interesa baduzue, deskarga itzazue lehiaketaren oinarriak. Edozer zalantza duzuela, ipini harremanetan comunicacion@ihobe.neten eta atsegin handiz lagunduko dizuegu. Animatu eta parte hartu! zain izango gaituzue!!