viernes, 21 de noviembre de 2014

Zientzia Astea 2014

Azaroaren 7an DBHko 3 eta 4. mailako ikasleak Donostian ospatu zen Zientziaren Astera joan ginen . Bertan gauza pila bat ikusi eta ikasi genituen!

El 7 de Noviembre fuimos a la Semana de la Ciencia a Donostia. vimos y aprendimos un montón de cosas interesantes.


Badugu konpostagailua - Tenemos compostador

Aste honetan eskolako ingurumen batzordeko kideekin batera eskolako konpostagailua jarri dugu martxan. Horrela hamaiketakoan eta jangelan sortzen ditugun hondakin organikoak konposta bihurtzen hasiko gara!

miércoles, 12 de noviembre de 2014

miércoles, 22 de octubre de 2014

martes, 14 de octubre de 2014

Hemen dituzue aurten DBHko ikasleek udalerrian antolatu den Mugikortasunaren ingutuko Argazki Lehiaketan aurkeztu dituzten argazkiak...zoragarriak!! Aquí están algunas de las fotos que los alumn@s de ESo han presentado al concurso de fotografia sobre la movilidad que este año ha organizado el ayuntamiento de Hondarribia...¡son muy bonitas!

miércoles, 8 de octubre de 2014

Mugikortasun Astea - Semana de la movilidad 6.LH

Hona hemen 6.LHkoak eindako ikastaroarren argazki batzuk...bertan hirian bizikletaz modu seguruan nola joan ikasi dute... Aquí teneis unas imágenes del curso que han hecho los alumnos de 6 de primaria sobre com circular de manera adecuada yendo en bicicleta...

lunes, 16 de junio de 2014

III. Bizikleta txangoa - 2014 - III. Excursión en bicicleta

Ekainaren 13an eskolako ikasle eta irakasleak Hondarribiko bidegorrien zehar bizkleta txangoa burutu genuen. Aurtengo hirugarren edizioa izan da eta eguraldi lagun primeran pasa genuen.

El 13 de Junio los alumnso y profesores colegio realizamos la tradicional marcha en bicicleta por los bidegorris de Hondarribia. La de este año ha sido la tercera edición y acompñados del buen tiempo pasamos un agradable momento.






miércoles, 11 de junio de 2014

Aurtengo EA21 aldizkaria - Revista de la AE21

Hemen duzue aurten eskolako agenda 21ean landu duguna..ez gustatzen zaizuen!

Aquí teneis lo que hemos hecho este año dentro de la agenda 21 escolar. Esperemos que os guste

lunes, 19 de mayo de 2014

Eskolako Agenda 21ean hartutako konpromisoak - Compromisos adquiridos en la Agenda 21 Escolar

Aurreko maiatzaren 15ean Udaletxeko Pleno aretoan buruturiko bilera hainbat ingurumen konpromezu hartu genituen Hondarribiko eskoletako kideen arten, ondorengo zehazten direnak.

 En la reunión celebrada el 15 de mayo en el salón de plenos del ayuntamiento entre los alumnos de los centros escolares de Hondarribi adquirimos numerosos compromisos medioambientales, que detallamos a continuación:

ESKOLEN KONPROMISOEN ZERRENDA, 2014

A: lehentasun altua
E: lehentasun ertaina

URA
A  Eskolan ura aurreztu eta arduraz erabiltzeko, orain arte ezarritako neurriekin jarraitu eta neurri berriak ezartzeko aukerak aztertuko ditugu:

- Egon daitezkeen ur-ihesak konpontzea
- Iturrietan perlizadoreak jartzea ("ur-aireztagailuak")
- Pultsadore bidez funtzionatzen ez duten iturrien kasuan, iturriak erabiltzeari uztean, ondo itxita utzi ditugula ziurtatzea eta ura erabiltzen ari garen bitartean, iturriak guztiz ez irekitzea (uraren presioa kontrolatzea)

A Eskolako uraren kontsumoaren eta ur-ihesen kontrola aurrera eramatea (fakturen urteko azterketa), orain arte ezarritako neurriek funtzionatzen duten ala ez egiaztatzeko, zerbait zuzendu behar ote den ikusteko, ...

E Etxean ura aurrezteko, arduraz erabiltzeko eta kutsadura ekiditeko neurrien berri emango diegu gurasoei (eskolako oharren bidez, web gunearen bidez, ...)

A Ura eta ur ekosistemak ez kutsatzeko, orain arteko ohiturez gain, ondorengoak ere martxan jartzeko aukera aztertuko dugu:

- Garbitzaileek ahalik eta produktu ekologiko eta naturalenak erabiltzea
- Orain arte ezarritako pausoak edo ohitura onak aldian-aldian gogora ekartzea


HONDAKINAK
A Eskolako gela guztietan, bertan sortutako hondakinen frakzio guztiak bereizi eta sailkapena ondo egiteko edukiontziak jarriko ditugu.
A Hondakinak ondo bereizteko ohitura eragile guztien artean zabalduko dugu, eskola barruko gela ezberdinetan, etxean eta kalean arduraz jokatzeko.
E Eskolek antolatutako ospakizun ezberdinetan hondakinak murrizteko eta sortutako hondakinak ondo bereizteko eta sailkatzeko neurriak indartuko ditugu.
A Ospakizunez gain, eskolako eta etxeko beste arloetan ere hondakin gutxiago sortzeko neurriekin aurrera egingo dugu (paperaren erabilerari lotuta, hamaiketakoaren gaian, eskolako kafe makinaren erabilera, eskolako antolatutako irteerak, ...).
A Egoera onean geratu den ikasmateriala hurrengo ikasturteetan erabiltzen jarraituko dugu.
E Eskola material berria erosi behar bada, erosketen arduradunak ingurumen irizpideak kontuan izan eta ezarriko ditu.
A Eskolan edo eskolatik kanpo, hondakinak lurrera bota ordez, dagokion edukiontzian utziko dugu.

MUGIKORTASUNA
A Eskolarako bidea oinez, bizikletan, eskolako autobusean, garraio publikoan, edo ibilgailu pribatua ez den moduren batetan egiteko pausoak ematen jarraituko dugu.

E Eskolarako bidean edo bestela ere, kaletik goazenean, joan-etorriak egiteko arauak eta segurtasun neurriak errespetatuko ditugu (oinezkoen bideak oinezkoentzat, bidegorriak bizikletentzat, patinentzat, patineteentzat, ... garraio publikoan goazenean, gauez bizikletan gabiltzanean, etab.).

A "Oinez Eskolara" proiektuan parte hartzeko pausoak ematen jarraituko dugu, Udalarekin elkarlanean.

A Eskolatik kanpo herrian edo eskualde mailan egiten ditugun ibilbide motz edo ertainetan, ibilgailu pribatuaren ordez (autoa edo motoa, adibidez), bestelako garraiobideak erabiliko ditugu (bizikleta, oinezko joan-etorriak, garraio publikoa, etab.).


ENERGIA
A Leihoak, ateak eta pertsianak egoera onean ez dauden kasuetan, beharrezko neurriak martxan jartzea (isolamendua hobetzeko, adibidez).

A Ahal den guztietan argi naturala erabiltzea, argiztapen artifizialaren ordez.

E Ordenagailuak denbora luzean erabili gabe egon behar direnean, itzaltzea (edo gutxienez, pantaila itzaltzea).

A Geletako beste tresna elektrikoak erabiltzeari uztean, itzaltzea.

A Gelak hutsik daudenean, argiak itzaltzea (irakasleei ere eragiten dien konpromisoa da).

E Botoi bakoitzak zein argi piztu/itzaltzen duen argitzea eta botoien erabilerari buruzko oharrak jartzea (adibidez, korridoreetan).

A Gelan berogailua piztuta dagoenean, beroa sentituz gero, leihoak edo ateak ireki beharrean, gehiegizko arropa kentzea edo/eta berogailuaren tenperatura egokitzea.

A Eskolan energia aurrezteko eta energia iturri berriztagarriak ezartzeko  sistemak martxan jarri ote daitezkeen aztertzea.

BESTELAKO KONPROMISOAK

ü Eskolako Agenda 21en orain arte ikasitakoa gainerakoekin partekatzeko, eskolako Txoko Berdea erabiltzeaz gain, honako pausoak emango ditugu:

- Gurasoak edo e-mailak bidaltzean, Eskolako Agenda 21en web guneko atala non dagoen adieraztea eta bertan sartzera animatzea
- Ingurumen Batzordeak hartutako erabakiak, modu ezberdinen bidez, eskolan zabaltzea
- Ohitura onak guraso eta lagunen artean zabaltzea

ü Herri mailan antolatzen diren ekintzetan parte-hartze handiagoa lortzeko, eskolatik eman daitezkeen pausoak edo erabili daitezkeen moduak aztertuko ditugu.

ü Eskola bakoitzaren konpromisoak eta helburuak hobe zehaztuko ditugu, ikasturte bakoitzean prestatu behar ditugun ekintza planetan kontuan izateko.




2013-2014 IKASTURTERAKO GAIA PROPOSATZEA


Ikasleek aukeratutako gaia ELIKADURA JASANGARRIA izan da.  

viernes, 16 de mayo de 2014

Eskolarteko Eskolako Agenda 21 foroa - Foro escolar de la Agenda 21 Escolar

Maiatzaren 15ean Hondarribiako Udaletxean hainbat ikastetxe ezberdinetako ikasleek eskolarteko Agenda 21 foroa burutu genuen eta bertan urtean zehar egindako lanari buruz eta hurrengo ikasturtean landu beharreko gaiari hausnarketa burutu genuen elkarrekin. El 15 de mayo alumnos y profesores de diferentes centros escolares de Hondarribia celebramos el foro escola r de la Agenda 21 escolar en la cual tratamos diversos aspectos del trabajo realizado a lo largo del curso y reflexionamos a cerca del tema a tratar el próximo curso.

Eskolako Agenda 21 Kale Ikerketa - Diagnostico medioambiental Agenda 21 Escolar

Aste honetan eskolako inguruko ingurumen egoeraren azterketa egin dugu, hiru alderdi hauek aztertuko ditugularik: Ura, hondakinak eta mugikortasuna. Esta semana hemos realizado el diagnostico medioambiental de los alrededores del colegio centrandonos en los siguientes tres aspectos: agua, residuos y movilidad.

miércoles, 30 de abril de 2014

Hartz polarra eta txakurrak - Oso polar y perros

Gizakiak animali razionalak garela askotan diogun arren, begiratu aurkezpen hau. Benetan zoragarria... A menudo decimos que los seres humanos somos seres racionales. Esta presentación es realmente preciosa...

viernes, 21 de marzo de 2014

Nazioarteko Uraren Eguna - Día Internacional del Agua

Martxoaren 22a Nazioarteko Eguna ospatzen da, eta honen harira hainbat informazio eta bideo dituzue hemen, espero dut gogokoak izatea! El 22 de marzo es el Día Internacional del Agua, con ese motivo aquí tenéis unos vídeos y materiales que espero os gusten...

jueves, 6 de marzo de 2014

Baratza etxean nola egin...Como hacer una huerta en casa

Ezagutzen dituzu etxeko baratzak? Etxean baratza jartzen animatzen bazarete hementxe duzue lagungarria izan daiteken gidatxo bat...ekin lanari!!!

¿Conoces los huertos urbanos? Si os animais a poner una huerta en casa, aquí teneis una pequeña guía de ayuda...a trabajar!!


miércoles, 5 de marzo de 2014

Hondarribiako Energiari buruzko ekintza planaren aurkezpena - Presentación del plan energético de Hondarribia

Martxoaren 5ean Hondarribiko Udaletxean Hondarribiko ikasle eta irakasleen aurrean Hondarribiko Udaltxeak udalerrian martxan jarriko duen  Energiari buruzko ekintza plana aurkeztu zuen. Bertan  geundela Hondarribian sortzen den CO2 kopurua murrizteko aurrerago azalduko ditugun hainbat neurrien berri eman zizkiguten. Hortxe dituzue hainbat argazki...







El 5 de marzo el ayuntamineto de Hondarribia presentó el plan energético que se va a poner en marcha en el municipio de Hondarribia con el objetivo de reducir la generación del CO2 y otros gases que aumentan el cambio climático. En dicha presentación estuvimos presentes alumnos y profesores de nuestro colegio. Aquí os dejamos unas cuantas fotos...

miércoles, 26 de febrero de 2014

Haurtzaroa eta Natura ihardunaldiak - Jornadas Naturaleza e infancia

Martxoaren 15 eta 16ean Hondarribian egongo diren ihardunaldi interesgarriak
Interesantes actividades en Hondarribia el 15 y 16 de marzo

lunes, 17 de febrero de 2014

Birziklatu nahi dut! - ¡Quiero reciclar!

Birziklatu nahi dut! Txinzer martxan jarri duen kanpaina interesgarri bat..
Klikatu hemen

¡Quiero reciclar! Interesante campaña puesta en marcha por txinzer...clica aquí 

viernes, 14 de febrero de 2014

Udal foroan udal arduradunek emandako erantzuna - Respuesta de las autoridades

Ikasleen aurkezpenaren ostean, udal-gobernuko ordezkariek 2013ko ekainean izandako foroan ikasleek egindako eskaerei erantzun diete, mugikortasun iraunkorrarekin lotura dute arloen arabera banatuta:

BIDEGORRIAK:

2 planoren laguntzarekin, Aitor Kerejetak azalpenak eman ditu:

- Butroi pasealekua: proiektatuta dagoen bizikleta-bideetako bat da. Oinezkoen eta bizikletaren erabiltzaileen arteko gatazkarik ez sortzeko, Udaletik oraindik ez dute erabaki zein trazatu izango duen.

- Bidasoa ibilbidea: hau ere proiektatuta dagoen beste bidegorri zati bat da.

- Donosti kalea: oraindik proiektuaren nondik norakoak definitu gabe daude.

- Gabarrari kaleko bidegorria duela gutxi amaitu zen (Irunerako bidean, Erriberatik San Juan de Dioseko biribilgunera doana, hain zuzen)

- Aireportu ondoko bideko bizikleta-bidea: proiektua egina dago baina Gipuzkoako Foru Aldundiari dagokio lanak aurrera eramatea. Bidegorri honek biribilgunetik Amuterainoko zatia hartuko du. Errepidearen zabaltzen lanekin amaitu ondoren, espaloia hobetu eta bidegorria eraikitzea aurreikusten du Aldundiak. Hala ere, Udalak oraindik ez daki obra horiek noiz egingo diren.

- Mendeluko bidegorria aurten eraiki nahi du Udalak baina toki falta omen dago. Proiektua aurten idatzi nahi dute baina arazoa da oinezkoen espaloia gaur egun oso estua dela eta toki nahikorik ez dagoela bidegorri batentzako. Ildo honetan, Udalaren asmoa da Zubimuxuko erreka desbideratzea eta Plaiaundiko padura dagoen eremura eramatea (hau da, Alkain eta beste enpresak dauden poligonoaren atzetik joango litzateke erreka). Hasiera batean behintzat, Eusko Jaurlaritza ados dago aukera horrekin. Asmoa litzateke erreka desbideratu ondoren, errekaren gaur egungo bidea estali eta hor gainetik bidegorria eta oinezkoen bidea eraikitzea. Udalak aurten bertan gauzatu nahiko lituzke obrak hasteko beharrezkoak diren izapideak (tramitazio administratiboa, eskumen duten erakundeen oniritzia jasotzeko).

- Oraindik definitu gabe dauden herri-guneko eremu zehatzak: Udalaren kezketako bat da nola lotu Labrederko bidegorria Kosta ondotik igarotzen den zatiarekin. Udalaren ustez, ez da bideragarria Baserritar Etorbidetik bidegorria eraikitzea. Horren ordez, beste aukera bat da Donostia kalean trazatua eraikitzea baina alternatiba honek ere bere zailtasunak ditu. Izan ere, aparkalekuak ezabatu beharko lirateke edo errepideak noranzko bakarra izatea -aurten ikertuko du Udalak bigarren aukera hau-).

Garraio publikoaren arloari heldu aurretik, San José ikastetxeko irakasle koordinatzaileak (Iñigo Ruiz) Euskotreneko zerbitzua Hondarribira iristeko interesa agertu du. Hala ere, gai hau Eusko Jaurlaritzaren eskumena da. 

GARRAIO PUBLIKOA:

- Udalak bilerak egiten jarraitzen du Ekialdebus enpresarekin (eskualdeko autobus bidezko zein Donostia-Hondarribia autobus bidezko zerbitzuak ematen dituen enpresa) eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin. Bilera horietan, Udalak Hondarribiko herritarrei eragiten dieten zerbitzuak hobetzen jarraitzeko proposamenak aurkezten ditu.

- Autobus geltokietako markesinak: Udalak Cemusa enpresa kontratatzen du markesinen mantenu egokia bermatzeko. Behar den guztietan, geltokietako informazioa eguneratzen da. Markesina guztietan estalpea jartzeari dagokionez, 3 geltoki dira herrian bus-zutabea dutenak (horietako 2 Portu auzoan) eta Udalaren esanetan, horietan markesinarik eraikitzen ez bada horretarako toki nahikorik ez dagoelako da. 

ESPALOIAK ETA OINEZKOEN BIDEAK:

Plan Orokorraren idazketa garaian, Udalak Hondarribiko irisgarritasun plan bat idatzi zuen eta bertan herrian hobetu beharreko zenbait puntu agertzen ziren. Udal ordezkariek aipatutakoaren arabera, herrian obra berriak egiten diren bakoitzean irisgarritasun irizpideak aintzat hartzen dira. Jada eraikitako tokietan, aldiz, urtero Udala obra txikiak egiten joaten da (herriko puntu beltzak ezabatzen joateko).

BIDE HEZIKETAKO SAIOAK ESKOLETAN:

Txomin Sagarzazuk adierazi du saiatuko direla hiruhileko honetan proba pilotu bat martxan jartzen eskoletan. Horrela, udaltzain bat joango da joango da eskoletara eta bide-heziketako saio bat eramango du aurrera. Eskolek maila bat aukeratu beharko dute eta saioaren planifikazioa Udalak egingo luke. Ikasturte amaieran emaitzak baloratu eta hurrengo ikasturtean gai hau nola antolatu erabakiko luke Udalak. 

MOTORDUN IBILGAILUAK:

- Udalak ez du argi autoa partekatzeko egitasmoa nola jarri martxan.

- Motordun ibilgailuak Hondarribiko errepidetik doazenean abiadura moteltzeko neurriak ezartzeko intentzioa agertu dute udal ordezkariek. Udalak jada ezarri duen neurrietako bat da errepideak estutzearena eta beste aukera posible bat da "30 Km/orduko eremuak" ezartzearena. Jada martxan den beste neurri bat da radarrena (ezarritako abiadura maila gainditzen duten herritarrei isuna bidaltzen zaie eta Udalak egiaztatu du horrela abiaduraren mugak gehiago errespetatzen direla -oraingoz, Mendelun, Txiplaon eta Ramon Iribarrenen daude radarrak jarrita-).

ESKOLARA OINEZ:

Aurki definituko ditu Udalak, Izadi 21ekin batera, eman daitezkeen pausoak.

MUGIKORTASUN ASTEA:

Udalak eskolekin koordinatu nahiko luke, egitarauan barneratzeko zenbait ekintza zehazteko eta antolatzeko. 

Foroari amaieran eman aurretik, eskoletako irakasleek beste ekarpen batzuk egin dituzte:

Ø  Akartegiko Garbigunera bisitak egiteko aukera izan nahi dute eskolek (Mankomunitateak oraindik ez du baimentzen, segurtasun arrazoiengatik). Udal ordezkariek aipatu dute beharrezko pausoak emango dituztela azpiegitura honetara eskolek joateko aukera izan dezaten (ikustera eta azalpenak jasotzera -zertarako den, zer nolako hondakinak biltzen diren bertan, etab.-)

Ø  Ostalaritza establezimenduek Butroi pasealekuaren erdia hartzen dute, eta beste erdia oinezkoek eta bizikletek konpartitu behar dute. Alkateak aipatu du, establezimenduen barnean erretzea debekatzen duen legea indarrean jarri zenean, terrazak ere kanpoan jartzen hasi zirela, bezeroek kontsumitzen zuten bitartean erretzeko aukera izateko. Honi lotuta, badirudi pasealekua okupatzeko baimena Costas-ek eman duela (Espainiako Gobernua) eta tabernek eta jatetxeek tasa bat ordaintzen diotela Costas-i. Udalak ere uste du gehiegizkoa gertatzen dela egungo egoera eta Costas-ekin harremanetan jartzeko asmoa duela adierazi du Alkateak.

Ø  Marinako eskailera mekanikoei dagokionez, asteburuetan, gauez, eskailerak beranduago ixteko aukera planteatu da. Udalak adierazi du eskailerak zerbitzutik kanpo uztearen arrazoia segurtasuna dela (23:00ak arte erabili daitezke). 

martes, 11 de febrero de 2014

Dokumental interesgarrai "La comida no se tira" Interesante documental

Nekazaritza eta Elikadurarako Nazio Batuetako Erakundearen arabera, 930 milioi pertsona gose dira mundu osoan zehar. Batek pentsa dezake munduan ez dagoela janari nahikorik jada bizi garen 7.000 milioi biztanleentzat, baina errealitatea guztiz bestelakoa da. Herrialde aberatsetan, egunero, milaka tona janari botatzen da zaborrera eta, adituen esanetan, Erresuma Batuan eta Estatu Batuetan soilik botatzen den janariarekin. Casi un tercio de los alimentos que se producen para el consumo humano acaba en la basura antes de llegar al plato. ¿Es inevitable este despilfarro? ¿Qué consecuencias medioambientales acarrean la superproducción de alimentos y los malos hábitos de consumo? La Noche Temática nos aproxima al derroche alimentario y a sus consecuencias ambientales a través de dos documentales. El escándalo del despilfarro alimentario Más de mil millones de toneladas de alimentos, un tercio de la producción mundial, se tiran antes de llegar al plato. Desde el pescado que se arroja de nuevo al mar por violar las cuotas de la UE a las verduras no seleccionadas por no tener una forma o color adecuado. ¿Es esta cantidad de alimentos desperdiciados realmente inevitable? Hoy en día, un número creciente de personas y organizaciones están decididos a cambiar la forma de producir y consumir alimentos. Informazio gehiago - Más información

lunes, 10 de febrero de 2014

Urrezko Edukiontzia - El Contenedor de Oro


Lehiaketa


Zer da Urrezko Edukiontzia?

Urrezko Edukiontzia errekonozimendu sinbolikoa da, eta birziklatzeko ahaleginik handiena egiten dutenak errekonozitzen ditu..

Zer lortu nahi dugu?

  • Ondo edo gaizki egiten ari ote garen jakin dezagun. Lehiaketa auzoka banatzea anekdota hutsa da. Datu zehatzekin eta gardenekin bide onetik goazen jakitea da garrantzitsuena. Hau da, jasangarritasunaren alde egiten duen eskualde bat izan nahi dugun ala ez.
  • Egunero gauzak hobeto egiteko erakusten duzuen konpromisoa saritzea, sinbolikoki bada ere. Eta beste modu batera egin nahi izan dugu: hurbilago eta dibertigarriago.
  • Birziklatze-tasa gutxika hobetzea. Irungo eta Hondarribiko herritar bakoitzak 500 kg hondakin sortzen ditu urtean. 70.000 biztanle baino gehiago gara. Pentsa zer ingurumen-kostuetan eta kostu ekonomikoetan nolako aldea eragiten duen hobekuntza txiki bakoitzak! Keinu eta jokabide guztiak dira garrantzitsuak.
  • Nor da nor Urrezko Edukiontzia proiektuan?
  • Urrezko EdukiontziaHileko erronkaren auzo irabazlea saritzeko bereizgarria da. Hilean behin auzoz aldatuko da.
  • Edukiontzi izangaiaEdukiontzi guztietan aurkituko duzun bereizgarria da. Guztiok parte hartzen dugula adierazteko modua da.
  • EpaimahaiaTxingudi Zerbitzuak elkarteko bilketa kamioiek osatzen dute. Ibilbideak aldatu ditugu hondakinak auzoka pisatu ahal izateko, eta hala sailkapena egiteko.

Informazio gehiago: Más información

viernes, 7 de febrero de 2014

Sortu zeure konposta! ¡Haz tu propio compost!

Lorategia edo baratza daukazu? Anima zaitez eta egin zure ongarri propioa! Etxeko Konpostajea hondakinak prebenitzeko neurri bat da. Zure etxean sortzen diren hondakin organikoak gaika bildu eta zerorrek etxeko konpostagailuan kudeatuz konposta lortzea da helburua. Konpost hori lorontzietan, lorategian edo baratzean erabil dezakezu ongarri modura. ¿Tienes jardín o huerta? ¡Anímate y haz tu propio abono! El compostaje doméstico es una medida de prevención de residuos que consiste en recoger selectivamente los residuos orgánicos que se generan en tu hogar y autogestionarlos en tu compostador doméstico con el fin de obtener compost que podrás utilizar como abono en tiestos, en el jardín o en la huerta. Informazio gehiago Más información

jueves, 6 de febrero de 2014

Eskolak eta Udal Foroa Agenda 21- Foro escolar Agenda 21

Aurrekoan Hondarribiko eskolek etaHondarribiko Udaletxeko ordezkarien arteko bilera egin genuen aurreko urteetako eskaeren errepasoa eta erantzuna jasotzeko...aurrerago zintzilikatuko dugu udaletxetik emandako erantzuna, oraingoz argazki batzuk zintzilikatu ditugu.
La semana pasada llevamos a cabo la reunión del foro escolar de la Agenda 21 entre los centros de Hondarribia y el ayuntamiento para revisar los compromisos adquiridos los años anteriores respecto a diversos temas relacionados con la Agenda 21, por ahora aquí tenéis las fotos del foro, más adelante colgaremos la respuesta recibida por parte del ayuntamiento.

miércoles, 5 de febrero de 2014

Oso argazki politak www.beforethey.com orrialdean...

Biodibertsitatearekin lan egiten dugunontzat, eta giza-dibertsitateak kezkatzen gaitunontzat (hau da, guretzat), ikus ezazue zer lotura polita, oso egokia ikasleekin ikusteko eta hitz egiteko: http://www.beforethey.com/

IT'S JUST FOOD - BARATZEAK HIRIAN ZEHAR, NONAHI..

Artikulu honetan Britainia Handiko Todmorden herrian, baratzeak nonahi sortzeko ekimena ezagutuko duzue, nekazaritza eta baratzeak herriaren erdigunean ipiniz, mugimendu soziala,  kulturala, ekonomikoa eta baita politikoa bihurtuz.

http://www.magrama.gob.es/es/ceneam/articulos-de-opinion/2014-02-campos_tcm7-313501.pdf

Tapoi Solidarioak - Tapones solidarios

Otsailetik aurrera TAPOI SOLIDARIOEN BILKETA Beñat Lizaso Muxika Oiartzundarra laguntzeko egingo dugu. Bera kirolari sutsua dela, hanka protesi bat behar du kirola egiteko. 14 urte zituela kamoioi batek harrapatu zuen eta bertan hanka galdu zuen eta beste ondorio latz jasan izan zituen. Bere gaztetasuna oso gogorra izan da, eta ezin izan du hain gogoko duen kiroletan parte hartu. Baino denbora aurrera egin ala, animatu egin da eta poliki-poliki kirol munduan sartu da berriro ere. Baino horretarako protesi berezi bat behar du eta horretan guk lagunduko diogu. 

Hemen duzue informazio gehiago Beñat eta bere historiari buruz:

http://boga.hitza.info/2012/06/15/plastikozko-altxorrak/

Beñat Lizaso Muxika

martes, 4 de febrero de 2014

Kutsadura Baltiko itsasoan ...Contaminación el el mar Báltico..

Los residuos de envases de bebidas, apenas presentes en el mar Báltico

Lunes 27 Enero 2014 - 17:37

El proyecto Marlin publica los resultados del estudio de los residuos marinos en el mar Báltico. Al contrario de lo que ocurre en otros mares, botellas de plástico y vidrio y latas tiene una presencia minoritaria. El mar Báltico baña las costas de Suecia y Finlandia, con un Sistema de Retorno de envases de bebidas.
El problema cada vez está más presente: cada año, millones de toneladas de residuos se vierten en los océanos del mundo. Lenta pero irremediablemente, los mares están convirtiéndose en vertederos submarinos. La causa principal de esta situación se relaciona directamente con nuestros modos de consumo y producción, así como con nuestra gestión de residuos, reciclaje y basura en general. Es por todo ello que el proyecto Marlin se ha ocupado por primera vez de investigar la cantidad, el origen y la composición de los residuos marinos del mar Báltico para alertar de la gravedad del asunto. 

23 playas de referencia en Suecia, Finlandia, Estonia y Letonia han sido identificadas y monitoreadas durante dos años (138 evaluaciones) y la investigación ha dado las siguientes dos grandes conclusiones:

-Se han hallado 75,5 ítems por cada 100 metros en las playas rurales y 236,6 ítems en las playas urbanas. Las colillas de cigarrillo son el ítem concreto más frecuente: 301.9 colillas por cada 100 metros en las playas urbanas.

-Como tipología de residuos, la presencia de microplásticos o plásticos indefinidos es la más común entre todos los residuos analizados. El plástico es el material más presente en el litoral báltico porque se ha encontrado en el 62% de las playas urbanas y en el 54% de las playas rurales.

El estudio ha hecho un listado de los 10 objetos más frecuentes en el mar Báltico. Más allá de los fragmentos indeterminados de plástico y vidrio, los residuos más comunes son tapones de envases, bolsas de plástico y todo tipo de embalajes plásticos. En este sentido, es remarcable que los envases de bebidas de plástico o vidrio o las latas no aparecen en el top-10 de residuos abandonados en el mar Báltico, al contrario de lo que ocurre con las investigaciones de Ocean Conservancy, que cada año elabora un informe tras su campaña de limpieza de la costa internacional. Estos envases de bebidas son el tercero, octavo y noveno tipo de residuos más abandonados en las costas del mundo (el segundo tras las colillas si los contamos únicamente como envases de bebidas), pero desaparecen mayoritariamente en el mar Báltico, donde países como Suecia y Finlandia tienen un Sistema de Retorno de Envases de bebidas y Estonia lo tendrá en 2015.

iturria- fuente:
http://www.retorna.org/news/es_ES/2014/01/27/0001/los-residuos-de-envases-de-bebidas-apenas-presentes-en-el-mar-baltico

viernes, 31 de enero de 2014

Hondarribiko Bidegorri sarea - Red de bidegorris de Hondarribia

Hementxe duzu Udaletxetik pasa diguten gaur egungo bidegorri sareak islatzen duen dokumentoa, eginak eta egiteke daudenak...

Aquí tenéis la red de bidegorris de Hondarribia, los que están hechos y los que están proyectados...



viernes, 17 de enero de 2014

lunes, 13 de enero de 2014

Zero Zabor tailerrak 5 eta 6.LHko ikasleekin

Urtarrilaren 9 eta 10ean LHko 5.eta6.mailetako ikasleek Hamaiketako osasuntsua eta Hor Konpost tailerrak burutu genituen Aranzadi Zientzietako elkarteko lagunekin eta oso ondo pasa genuen gauza asko ikasiz!!!