En la reunión celebrada el 15 de mayo en el salón de plenos del ayuntamiento entre los alumnos de los centros escolares de Hondarribi adquirimos numerosos compromisos medioambientales, que detallamos a continuación:
ESKOLEN
KONPROMISOEN ZERRENDA, 2014
A:
lehentasun altua
E: lehentasun ertaina
URA
A Eskolan ura aurreztu eta arduraz
erabiltzeko, orain arte ezarritako neurriekin jarraitu eta neurri berriak
ezartzeko aukerak aztertuko ditugu:
- Egon daitezkeen ur-ihesak konpontzea
- Iturrietan perlizadoreak jartzea
("ur-aireztagailuak")
- Pultsadore bidez funtzionatzen ez duten iturrien
kasuan, iturriak erabiltzeari uztean, ondo itxita utzi ditugula ziurtatzea eta
ura erabiltzen ari garen bitartean, iturriak guztiz ez irekitzea (uraren
presioa kontrolatzea)
A Eskolako
uraren kontsumoaren eta ur-ihesen kontrola aurrera eramatea (fakturen urteko
azterketa), orain arte ezarritako neurriek funtzionatzen duten ala ez
egiaztatzeko, zerbait zuzendu behar ote den ikusteko, ...
E Etxean
ura aurrezteko, arduraz erabiltzeko eta kutsadura ekiditeko neurrien berri
emango diegu gurasoei (eskolako oharren bidez, web gunearen bidez, ...)
A Ura
eta ur ekosistemak ez kutsatzeko, orain arteko ohiturez gain, ondorengoak ere
martxan jartzeko aukera aztertuko dugu:
- Garbitzaileek ahalik eta produktu ekologiko eta
naturalenak erabiltzea
- Orain arte ezarritako pausoak edo ohitura onak
aldian-aldian gogora ekartzea
HONDAKINAK
A Eskolako
gela guztietan, bertan sortutako hondakinen frakzio guztiak bereizi eta sailkapena
ondo egiteko edukiontziak jarriko ditugu.
A Hondakinak
ondo bereizteko ohitura eragile guztien artean zabalduko dugu, eskola barruko
gela ezberdinetan, etxean eta kalean arduraz jokatzeko.
E Eskolek antolatutako ospakizun
ezberdinetan hondakinak murrizteko eta sortutako hondakinak ondo bereizteko eta
sailkatzeko neurriak indartuko ditugu.
A Ospakizunez
gain, eskolako eta etxeko beste arloetan ere hondakin gutxiago sortzeko
neurriekin aurrera egingo dugu (paperaren erabilerari lotuta, hamaiketakoaren
gaian, eskolako kafe makinaren erabilera, eskolako antolatutako irteerak, ...).
A Egoera
onean geratu den ikasmateriala hurrengo ikasturteetan erabiltzen jarraituko
dugu.
E Eskola material berria erosi behar bada,
erosketen arduradunak ingurumen irizpideak kontuan izan eta ezarriko ditu.
A Eskolan
edo eskolatik kanpo, hondakinak lurrera bota ordez, dagokion edukiontzian
utziko dugu.
MUGIKORTASUNA
A Eskolarako
bidea oinez, bizikletan, eskolako autobusean, garraio publikoan, edo ibilgailu
pribatua ez den moduren batetan egiteko pausoak ematen jarraituko dugu.
E Eskolarako
bidean edo bestela ere, kaletik goazenean, joan-etorriak egiteko arauak eta segurtasun
neurriak errespetatuko ditugu (oinezkoen bideak oinezkoentzat, bidegorriak
bizikletentzat, patinentzat, patineteentzat, ... garraio publikoan goazenean, gauez
bizikletan gabiltzanean, etab.).
A "Oinez
Eskolara" proiektuan parte hartzeko pausoak ematen jarraituko dugu,
Udalarekin elkarlanean.
A Eskolatik
kanpo herrian edo eskualde mailan egiten ditugun ibilbide motz edo ertainetan,
ibilgailu pribatuaren ordez (autoa edo motoa, adibidez), bestelako
garraiobideak erabiliko ditugu (bizikleta, oinezko joan-etorriak, garraio
publikoa, etab.).
ENERGIA
A Leihoak,
ateak eta pertsianak egoera onean ez dauden kasuetan, beharrezko neurriak
martxan jartzea (isolamendua hobetzeko, adibidez).
A Ahal
den guztietan argi naturala erabiltzea, argiztapen artifizialaren ordez.
E Ordenagailuak
denbora luzean erabili gabe egon behar direnean, itzaltzea (edo gutxienez,
pantaila itzaltzea).
A Geletako
beste tresna elektrikoak erabiltzeari uztean, itzaltzea.
A Gelak
hutsik daudenean, argiak itzaltzea (irakasleei ere eragiten dien konpromisoa
da).
E Botoi
bakoitzak zein argi piztu/itzaltzen duen argitzea eta botoien erabilerari
buruzko oharrak jartzea (adibidez, korridoreetan).
A Gelan
berogailua piztuta dagoenean, beroa sentituz gero, leihoak edo ateak ireki
beharrean, gehiegizko arropa kentzea edo/eta berogailuaren tenperatura
egokitzea.
A Eskolan
energia aurrezteko eta energia iturri berriztagarriak ezartzeko sistemak martxan jarri ote daitezkeen
aztertzea.
BESTELAKO
KONPROMISOAK
ü Eskolako
Agenda 21en orain arte ikasitakoa gainerakoekin partekatzeko, eskolako Txoko
Berdea erabiltzeaz gain, honako pausoak emango ditugu:
- Gurasoak edo e-mailak bidaltzean, Eskolako Agenda
21en web guneko atala non dagoen adieraztea eta bertan sartzera animatzea
- Ingurumen Batzordeak hartutako erabakiak, modu
ezberdinen bidez, eskolan zabaltzea
- Ohitura onak guraso eta lagunen artean zabaltzea
ü Herri
mailan antolatzen diren ekintzetan parte-hartze handiagoa lortzeko, eskolatik
eman daitezkeen pausoak edo erabili daitezkeen moduak aztertuko ditugu.
ü Eskola
bakoitzaren konpromisoak eta helburuak hobe zehaztuko ditugu, ikasturte
bakoitzean prestatu behar ditugun ekintza planetan kontuan izateko.
2013-2014
IKASTURTERAKO GAIA PROPOSATZEA
Ikasleek aukeratutako gaia ELIKADURA JASANGARRIA izan
da.